EGITURAK IZAN BEHARREKO EZAUGARRIAK

Erresistentea izatea. Berari egindako esfortzu eta indarrei eutsi behar die, apurtu barik.
Egonkorra izatea. Hau da, orekari eutsi behar dio, irauli eta erori gabe.
Forma gordetzea.
Egiturak huts egiten duenean, besteak beste, arrazoi hauengatik izaten da:
1.- Gehiegizko pisua
2.- Neke estatikoa.Zama batek behin eta berriz eraginda
3.- Diseinuaren akatsak.
4.- Loturak desegokiak edo txarto egindakoak izateagatik. 5.- Hondamendi naturalak: lurrikadak,haizeteak,eta abar.

Egonkortasuna eta grabitate-zentroa
Lurrean dauden gorputz guztiak erakartzen ditu Lurrak, grabitate-indarra izenekoaren bidez. Gorputz bakoitzean, grabitate-zentro deritzon gunean biltzen da indar hori.
Egitura edo gorputz jakin baten egonkortasuna grabitate-zentroak oinarriarekiko duen posizioaren araberakoa izango da. Gorputzaren grabitate-zentrotik lerro bertikala trazatzen badugu, eta lerro hori oinarriaren barruan gelditzen bada,gorputza zutik egongo da. Oinarritik kanpo gelditzen bada, berriz, gorputza erori egingo da.
Horregatik, gorputz zabal eta baxuak egonkorragoak dira, gorputz horien grabitate-zentrotik trazatzen den bertikala oinarriaren barruan gelditzen baita.
Gorputz bat are egonkorragoa izango da grabitate-zentroa baxuagoa eta oinarria zabalagoa diren heinean.