MAKINAREN DEFINIZIOA
Makina lan bat egiteko behar den esfortzua eta denbora murrizten dituen aparatua da.
Definizio horren arabera, automobila, garabia eta ordenagailua makinak dira; baita artaziak, pintzak edo makila ere.
MAKINA SINPLEAK ETA MAKINA KONPOSATUAK:
Makina sinpleak lana urrats bakar batean egiten dutenak dira. Hiru dira oinarrizkoenak: palanka, plano inklinatua eta gurpila. Printzipio bera dute oinarri hirurek: zenbat eta ibiltarte handiagoa, orduan eta esfortzu txikiagoa. Hiru horietatik gauza asko deribatzen dira.
Makina konponsatuek urrats edo lanak kateatu egin behar dituzte, zeregin bat betetzeko.