KALKULUAK, ZIRKUITUETAN
Zirkuitu elektrikoetan kalkuluak egiteko eta kalkulu horiek ulertzeko, Ohmen legea ekarri behar dugu gogora, ezinbestean.
Ohmen legeak tentsioa, intentsitatea eta erresistentzia erlazionatzen ditu.
V= I.R
Formula matematiko hauek ere betetzen dira:
V V
R = -------- I = -------------
I R
SERIEKO ZIRKUITUAK
Serieko zirkuitu batek bata bestearen atzetik konektatuta ditu elementu guztiak, katean bezalaxe; beraz, korronte elektriko bera igarotzen da elementu horietan guztietan.
Serieko konexioan:
Pilaren tentsioa elementu guztien artean banatzen da.
Elektrizitateak intentsitate berberaz zirkulatzen du elementu guztietan.
Seriean konektatutako pilak

Tentsio handiago lortzeko, pila baten polo negatiboa hurrengoaren polo positiboarekin konektatzen da. Guztizko tentsioa pilatik pilarako tentsio guztien batura da.

Intentsitatea kalkulatzeko
PARALELOKO ZIRKUITUAK
Paraleloko konexioa duen zirkuitu batek tentsio berean konektatuta ditu elementu guztiak; hau da, muturretako bat pilaren polo positibora konektatuta du, eta bestea, polo negatibora.
Paraleloko konexioan:
Elementu guztiek tentsio bera dute.
Intentsitatea osagai guztien artean banatzen da.
Paraleloan konektatutako pilak.

Polo negatiboak negatiboekin konektatzen dira, eta positiboak, positiboekin. Guztiko tentsioa pila bakarrekoak adinakoa du, baina hiru aldiz gehiago irauten du agortu gabe.

Intentsitatea kalkulatzeko