KORRONTE ELEKTRIKOAREN EFEKTUAK
Unitate honetan, dagoeneko ikusi ditugu korronte elektrikoaren zenbait efektu. Efektu guztiak laburbildu ditugu.
ENERGIA ELEKTRIKOA ---------- BERO-ENERGIA

Mugitzen ari diren elektroiek eroalearen metalaren atomoekin egiten dute talka eta, horren ondorioz, berotu egiten dira (joule efektua).
Eta hori ona da, batetik, eta txarra, bestetik, kableen bidez energia galtzen da, eta hori txarra da, baina gure mesederako ere aprobetxa dezakegu; esate baterako, txigorgailu elektrikoetan.
Eta hori ona da, batetik, eta txarra, bestetik, kableen bidez energia galtzen da, eta hori txarra da, baina gure mesederako ere aprobetxa dezakegu; esate baterako, txigorgailu elektrikoetan.
ENERGIA ELEKTRIKOA ---------- ARGI-ENERGIA

Kablea oso mehea bada, hala nola bonbillen harizpikoa, izugarri berotzen da eta, horren ondorioz, argi egiten du.
Hala ere, energia zati handia bihurtzen da bero.
Bonbilla arrunt batean, energiaren % 80a galtzen da bero bihurtuta.
Hala ere, energia zati handia bihurtzen da bero.
Bonbilla arrunt batean, energiaren % 80a galtzen da bero bihurtuta.
ENERGIA ELEKTRIKOA --------- ENERGIA MEKANIKOA

Motor bat energia elektrikoa ematen duen iturri batekin konektatzean, motorra biraka hasten da. Horrek makina bat aplikazio ditu: haizagailua, irabiagailua, ikuzgailua.....
ENERGIA ELEKTRIKO ---------- ENERGIA KIMIKO

Eraldaketa hori elektrolisi izeneko prozesu baten bidez gertatzen da. Esate baterako, kobre sulfatoa duen disoluzio batean bi kable sartzen baditugu, polo negatiboak erakarri egingo ditu kobrearen atomoak; hori dela eta, atomo horiek polo hartan pilatuz joango dira.
ENERGIA ELEKTRIKOA ---------- ENERGIA MAGNETIKO

Kablea iltze baten inguruan kiribiltzen badugu, elektrizitatearen bidez funtzionatzen duen iman bat lortzen dugu; horregatik izena du elektroimana. Hainbat gauza egiteko erabiltzen da: txirrinak, garabiak, erreleak eta abar.