PARALELOKO KONEXIOA

Elementu bakoitza pilaren polo positiboari eta polo negatiboari konektatuta egoteko moduan jartzen da.
Elementu guztiek pilaren tentsio kantitate bera dute.
Hiru bonbila pila bati paraleloan konektatzen badizkiogu, hirurak egongo dira kontaktuan pilaren poloekin. Pilak 4,5 volt dituenez, hirurek egiten dute argi bizia.
Bonbila bat erretzen bada, edo deskonektatu egiten badugu, gainerakoek argi egiten jarraituko dute.
Logikoa da, gainerako biak pilaren poloei zuzenean lotuta bait daude.