Arrapala edo plano inklinatua makina bat da, gauzak esfortzu txikiagoa eginez altxatzeko erabil daiteke eta. Arrapala zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta esfortzu txikiagoa egin behar da. Plano inklinatutik sortu dira ziria, aizkora, eskailera, torlojua, broka eta abar.