POLEAK ETA UHALAK

Transmisio-sistema hauek uhal malguz elkarrekin lotutako polea bi edo gehiago dira. Gainera, elkarrengandik nahikoa berezita dauden ardatz biren biratze-mugimendua igortzen dute.
Era berean, noranzkoa aldatzeko, edo biratze-abiadura aldatzeko, edo ardatz baten indarra aldatzeko erabiltzen dira. Zenbait neurritako poleak eta polea bikoitza erabiliz lortzen da hori.
Sistema bakun eta erabilera askotakoak dira, baina eragozpen bat dute: ez direla oso zehatzak. Gainera, uhalek forma galdu eta labain egin dezakete.