TENTSIO ELEKTRIKOA EDO POTENTZIAL-DIFERENTZIA: V

POTENTZIAL-DIFERENTZIA
Urez betetako ontzi batetik beheragoko ontzi huts batera doan hodi bat badugu, ura goiko ontzitik behekora igaroko da. Pilen poloetan antzeko zerbait gertatzen da: polo batek besteak baino energia handiagoa du (potentzial elektriko handiagoa), eta egoera horrek elektroiak mugiarazten ditu. Tentsioak energia hori neurtzen du, karga-unitateko. Beraz:
TENTSIO esaten zaio elektroiak zirkuituan zehar mugiarazten dituen karga-unitateko energia kantitateari. Voltetan neurtzen da: V.
Pilak 1,5 V-ekoak , 4,5 V-ekoak edo 9 V-ekoak izaten dira.