TORLOJUA ETA AZKOINA

Torloju batek eta azkoin batek osatzen dute mekanismoa; bata finko dago, eta bestea mugitu egiten da .
Torloju eta azkoindun mekanismoaren bidez, biratze-mugimendua mugimendu lineal bihurtzen da, eta abiadura asko moteltzen da; eta orduan , indarra handiagotu egiten da. Horrexegatik erabiltzen da indar handia egin behar den makinetan; adibidez, eskuko prentsetan edo tornuziletan. Tornuziletan, katuetan eta arotzeriako sarjentetan, azkoina finkoa da, eta torlojua mugitu egiten da. Kalostradun konpasetan, hala ere, torlojua finko dago, eta horri biraraztean egiten du aurrera azkoinak.