Zer dira egiturak?
- Kargei eusteko gai diren elementuak dira.
- XIX. mendean asmatu zituzten.
- Artifizialak dira guztiak.
Lanpara bati sabaitik zintzilik eusten dion lokarriak esfortzu hauei eusten die:
- Konpresio-esfortzuei
- Trakzio-esfortzuei
- Makurdura-esfortzuei.
Elementu bat makurdura-esfortzuei eusten ari dela esaten da....
- Haren sekzioarekiko paralelo diharduten indarrek hura mozteko joera badute
- Hari eragiten dioten indarrek hura bihurtzeko joera badute.
- Zati batek trakzioari eusten badio, eta beste zati batek, konpresioari (adibidez, habeek).
Egitura bat ezegonkorra dela esaten da...:
- Duen posizioari eusten badio, indar batek eragiten dionean.
- Duen posizioa galtzen badu, indar txiki batez eragitean.
- Ukituz gero desegin egiten denean.
Irudi hauek torlojuz eta azkoinez lotutako piezen bidez daude eginda. Zein dira deformaezinak?
- Laukia
- Hexagonea
- Triangelua
Zer dira tiranteak?
- Trakzio-esfortzuei eusten dieten kableak edo barrak dira, eta egituren erresistentzia handitzeko balio dute.
- Konpresioari eusten dioten barra bertikalak.
- Makurdura-esfortzuei eusten dieten barra horizontalak
Zimenduek honetarako balio dute:
- Eraikinari hondoratzen ez uzteko
- Jasaten duen pisua bere muturretara eramateko
- Egitura bat arintzeko
Esan esaldi hauetatik zein den okerra
- Profilak hainbat sekziotako barrak dira, eta itxiak ala irekiak izan daitezke.
- Egitura bat astunagoa egiteko balio dute
- Habeak eta zutabeak profilez egin daitezke.
Egitura gangatuetan elementu hau(ek) azaltzen d(ir)en gehien:
- Masa-kontzentrazio handia
- Arkuak, gangak eta kupulak
- Elkarrekin gurutzatutako barrak
Egitura esekietan, elementu hau(ek) azaltzen d(ir)a gehien:
- Arkuak, gangak eta kupulak
- Masa-kontzentrazio handia
- Trakzio-esfortzuei eusten ari diren elementuak