Lehen motako palanken bidez, eragin behar den esfortzua murriztu egiten al da?
- Bai, kasu guztietan
- Euste-puntuaren posizioaren arabera
- Ez, inoiz ere ez
Bigarren motako palankaren bidez......
- Esfortzua murriztu egiten da.
- Mugimendua areagotu egiten da.
- Gauza biak lortzen dira.
Zer osagai ditu polipastoak?
- Polea finkoak eta mugikorrak.
- Polea finkoak.
- Polea mugikorrak.
Nolakoa izan behar du transmisioak, txandakako mugimendua lortzeko?
- Poleak eta horzdun gurpilak izan behar ditu.
- Pinoia eta kremailera izan behar ditu.
- Biela eta biradera izan behar du.
Ardatz paraleloen arteko transmisioa ezin da egin hauen bidez:
- Engranajearen bidez.
- Torloju amaigabearen bidez.
- Horzdun gurpilen eta kateen bidez
Mugimendu birakariaren abiadura handiagotzeko, transmisioa....
- Engranaje handitik txikira egin behar da.
- Engranaje txikitik handira egin behar da.
- Koroatik pinoira egin behar da.
Zertarako balio du pinoi-kremailera mekanismoak?
- Higidura zuzena higidura zirkular bihurtzeko.
- Higidura zirkularra higidura zuzen bihurtzeko.
- Beste erantzun biak zuzenak dira.
Pinoi-Kremailera mekanismoa ez duen makina seinalatu.
- Kremailera trena.
- Mendiko bizikleta.
- Zutaben zulagailua.
Orokorrean, industriako makinetan torloju amaigabea eta koroa mekanismoa erabiltzen da, motor elektrikoek....
- Abiadura handitan biratzen dutelako eta makinak behar dituzten abiadurak geldoak direlako.
- Abiadura txikitan biratzen dutelako eta makinak behar dituzten abiadurak handiak direlako.
Zertarako erabiltzen da torloju amaigabea eta koroa mekanismoa?
- Beste erantzun biak zuzenak dira.
- Zaintza bideo kameretan mugimendu geldoak eta zehaztasun handikoak izateko.
- Antenak edo teleskopioetan behar diren mugimendu geldoak eta zehaztasun handikoak lortzeko.